2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala
2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna
2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena
2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea
DONOSTIAKO PROIEKTUA: MERY
GURE LAGUN BERRIA MERY ERE, BERE HIRI BERRIA EZAGUTZEN ARI DA DONOSTIAKO PROIEKTUARI ESKER!!! AUPA MERY!!!
2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena
INGE CAJALEN PROIEKTU ZORAGARRIAK:EUSKAL MITOLOGIAREN IPUINA
Kaixo lagunok!
Gaur ipuin kontalari izango naizenez, Euskal Mitologiari buruzko historio bat kontatuko dizuet.
Itxialdirako aproposa ikusten dut etxeekin lotuta baitago.
Ezetz asmatu? …ba eguzkilorearen legenda zaharra.
Nire katuari kontatu diot eta uste dut gustatu zaiola.
Duela bi milioi urte inguru, gizakiak lur planetan azaldu ziren garaian, ez zegoen ez eguzkirik ez ilargirik, eta iluntasunean bizi ziren .
Pertsonai mitologiko beldurgarriak ez ikusteko kobazuloetan izkutatzen ziren ,eta horregatik , behin batean, Ama Lurrari laguntza eskatzea erabaki zuten.
Honek ilargia sortu zuen gauari argia emateko eta honela lasaiago geratu ziren hasiera batean, baina denborarekin, sorginak, jeinuak eta bestelako izakiak ilargiaren argira ohitu egin ziren eta gizakia beldurtzen jarraitu zuten.
- Ama Lur, Ama Lur, lagundu berriro mesedez!!
- eskatu zioten bigarren aldiz.
- Ilargiaren argia ez omen da nahikoa gaueko izakiak aldentzeko…
Eta Ama Lurrek eguzkia sortu zuen. Haren argiari esker lasai bizi ziren egunez, bainan gauez, eguzkia izkutatzen zenean, azaltzen ziren berriro zirikatzeko asmoz.
-Ama Lur, Ama Lur, lagundu berriro!! Egunez eguzkiak babesa ematen digu baina gauez berriro beldurtuta bizi gara…
Azkenik, Ama Lurrek lore berezi bat sortu zuen “eguzkilore”izenekoa; lore honek zuen eguzkiaren itxuragatik, sorgin guztiak engainatuta alde egiten zuten ikustean, eta gizakiak azkenik lasai bizitzeko aukera lortu izan zuten betirako.
Nik plastikako janaren ariketaren proiektuarekin lotzeko, eguzki lore hau egin dut.
Espero dut proiektu bateratu hauek ( ipuin kontalaria eta euskal mitologia ) artelana janarekin batera, zuen gustukoa izatea.
Hurren arte!!!
INGE CAJAL ORBEGOZO
2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea
2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala
2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)